Biztanleriaren berezko hazkunde-tasa


KategoriakEstatistika

Biztanleriaren berezko hazkunde-tasa edo biztanleriaren hazkunde-tasa naturala urte batetik bestera herri, hiri, eskualde edo herrialde bateko biztanleriaren berezko hazkundea (hots, jaiotzak eta heriotzak soilik kontuan hartuz eta migrazio-saldoa baztertuz) zenbat igo den adierazten duen portzentajea da. Tasa edo portzentaje hau (t-1) aurreko urteko biztanleriarekin zatituz kalkulatzen da:

    \[\begin{aligned} \text{Biztanleriaren berezko hazkunde tasa}_{t-1}^{t} = \frac{\text{Biztanleriaren berezko hazkundea}_{t-1}^{t}}{\text{Biztanleria}_{t-1}} \\ = \frac{\text{Jaiotzak}_{t-1}^{t} - \text{Heriotzak}_{t-1}^{t}}{\text{Biztanleria}_{t-1}} \end{aligned}\]

Adibidez, 2021eko abenduaren 31an, Gipuzkoako biztanleria 700.000 lagunekoa izanik, eta 2022an zehar 7.000 jaiotza eta 3.500 heriotza izan baziren (migrazio-saldoa ez kontuan hartu behar), 2022ko biztanleriaren berezko hazkunde tasa (7.000-3.500)/700.000=%0.5 da, eta horrela berezko biztanleria epe horretan %0.5 igo zela adierazten du, ehun pertsonatik 0.5 alegia.

Ikus, gainera

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.