Biztanleria edo populazioa une jakin batean lurralde jakin batean, demarkazio zehatzarekin definituta (auzoa, herria, hiria, eskualde administratiboa zein herrialdea), bizi diren pertsonen kopurua da. Gehienetan, administratiboki definitzen da, zentsu edo errolda batean erregistraturik dauden pertsonak zenbatuz. Biztanleriaren banaketa geografikoa biztanle-dentsitatearen bitartez definitzen da, eta horren bilakaera eta ezaugarri sozialak (adina, sexuaren araberako banaketa, hezkuntza maila) aztertzen duen zientzia demografia da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Biztanle-dentsitatea (biztanleriaren dentsitatea, populazio-dentsitatea)Biztanle-dentsitatea, biztanleria-dentsitatea, biztanleriaren dentsitatea edo populazio-dentsitatea, biztanleria erlatiboa ere deitua (ikus hiztegian, biztanle eta biztanleria absolutua eta biztanleria erlatiboa) erreferentziazko eremu batean (hiri, eskualde edo herrialdea) lurraren azalerako…
Biztanleria inaktiboa (biztanleria ez-aktiboa)Biztanleria (ekonomikoki) inaktiboa, biztanleria ez-aktiboa edo biztanlria pasiboa lan-merkatuan ez dauden pertsonak dira, zehazki lan egin nahi ez izateagatik edo lan egin ezin izateagatik lanik egiten ez duten…
Biztanleria aktiboaBiztanleria aktiboa edo populazio aktiboa (biztanleria edo populazio ekonomikoki aktiboa ere deitua) legeztatutako lanpostu batean jarduten pertsonek (biztanleria okupatua) eta lan bila dabiltzan pertsonek osatzen duten biztanleria da,…