Marketinean, hautemandako balioa bezero batek pruduktu edo zerbitzu batek dakartzan onura eta kostuen balorazioa da, lehiakideek eskaintzen dituztenekin alderaturik. Bezeroak hautemandako balio handiena duen produktua erosiko du aukeran.…

Birjartze-balioa aktibo edo ondasun bat ezaugarri berdinak edo antzekoak dituen beste ondasun batekin ordezteak dakarren kostua da. Kontzeptua bereziki aseguruetan erabiltzen da, kaltetutako edo hondatutako ondasun bat ezaugarri berdintsuak (antzinatasuna, esaterako) dituen beste batekin ordezteko ordaindu behareko prezioari erreferentzia egiteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, replacement value; gaztelaniaz, valor de reposición.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.