Bikaintasuna edo erabateko kalitatea erakunde edo enpresa batean arlo guztietako kudeaketa nola garatu, burutu eta kontrolatu behar den zehazten duen sistema eta metodologia da, enpresan diharduten eta enpresarekin harremanetan dauden eragile (bezeroak, langileak, bazkideak, hornitzaileak, gizartea) guztien helburuak eta beharrak batera asetze aldera, horretarako baliabide guztiak modu bateratu eta efizientean erabiliz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, excelencia (calidad total).
Loturiko artikuluak
ErrakuntzaErrakuntza egindako hutsegitea edo jokabide desegokia da, zuzenak edo egiazkoak ez diren ondorioetara daramana. Enpresetan, errakuntzak erabaki desegokiak, galera ekonomikoak eta istripuak eragin ditzake. Errakuntzak saihestea da kalitate-sistema…
Bizi-kalitatea (bizitza-kalitatea)Bizi-kalitatea edo bizitza-kalitatea pertsonen ongizate eta haren gogobetetze-maila da, maila indibidualean nahiz kolektiboan, oinarrizko beharrei nahiz, ingurume-, gizarte eta kultura arloetan. Bestalde, faktore objektibo eta neurgarriak nahiz pertsona…
Erabateko kalitateaErabateko kalitatea (ingelesez, Total Quality) 1980 eta 1990eko hamarraldietan kalitatearen kudeaketan zabaldutako paradigma da, kalitatea produktu bukatura mugatu eta horren ardura ekoizpen-prozesuaren gain uzten duen kontzeptua gailendu eta…