Bideragarritasun-txostena, bideragarritasun-azterketa edo bideragarritasun-plana enpresa-proiektu berri bat abiarazteko, negozio berriari buruz egin beharreko azterketen multzoa da, bereziki negozioak lantzen duen produktuak edo zerbitzuak merkatuan izan dezakeen lekuari buruz, eta negozioak beharko dituen baliabideei eta sortuko dituen etekinei buruz, errentagarria izango den jakite aldera, horretarako proiekzioak, kalkuluak eta analisi ekonomiko-finatzarioak garatuz. Maiz, negozio-planarekin nahastu ohi den agiria da, baina negozio-plana dokumentu zehatzagoa da eta ondoren garatzen da, bideragarritasuna baieztatu eta gero, enpresaren helburuak, ingurunea, ekintzak eta kontrola zehazteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, informe de viabilidad.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Loturiko artikuluak
Kontingentzia-planaKontingentzia-plana erakunde batean ezusteko egoera batean sor daitezkeen arazo, oztopo eta larrialdiak aurreikusi eta horietarako jardun-protokoloak (arazo horiek aurreikusi, saihestu eta ebatzi egiten dituzten jarduera konkretuen multzoak alegia)…
Saneamendu-plana (enpresa, finantzak)Enpresa arloan, saneamendu-plana finantza-egoera desegoki edo arriskutsu bat, ordainketa-etendurara iritsi beharrik gabe, gainditu eta likidezia eta kaudimen egoeretara itzultzeko kudeatzaileen aldetik proposatzen diren erabaki ekonomiko eta finantzarioen multzoa…
Negozio-planaNegozio-plana enpresa edo proiketu berri bat abiarazi eta garatze aldera osatzen den agiria da, helburuak, ingurunearen azterketa, baliabideak eta ekintzak garatzen dituena. Oinarriko tresna da ekintzailetzan, ekintzaileak, proiektuaren…