
Berotze-globala, 1973-2023 bitartean.
Berotze globala Lurraren atmosferaren batez besteko tenperaturaren igoera iraunkorra da. Lurran hautematen ari den den berotze globala aldaketa klimatikoaren eragile nagusia da, eta bereziki jatorri antropikoa du, Industria-Iraultza hasi zenetik karbono dioxidoaren eta beste gas batzuen isurketak eragindako berotegi-efektuaren eraginez. Egindako zenbatespenen arabera, 1890etik planetako batez besteko tenperatura 1.2 gradu Celsius igo da honezkero eta XXI. mendearen amaierarako 2.8 gradu igo daitekeenla zenbatetsi da.
Klima-aldaketaz gainera, berotze globalak zuzeneko ondorio larriak ditu, bereziki ozeanoaren mailaren igoera, poloetako izotz-geruzen urtzearen ondorioz, kostaldeetan eragin nabarmena sorraraziz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, calentamiento global.
Loturiko artikuluak
First comers (Industria Iraultza)Historia ekonomikoan, first comers (literalki, etorritako lehenengoak) direlakoak Erresuma Batuan industria-iraultza gauzatu ondoren XIX. mendeko lehen hamarkadetan Europan industrializatu ziren herrialdeak izan ziren, hala nola Frantziako iprraldea, Belgika,…
Ebaluazio globala eta ebaluazio partzialaHezkuntzan, ebaluazio globala ikaslearen ikaskuntza prozesuan alderdi guztiak aintzat hartzen dituen ebaluazioa da, modu holistiko edo bateratuan. Zehatzago, hezkuntzako konpetentzia guztiak bateraturik kontuan hartzen ditu, haiei buruzko helburu…
Laugarren industria-iraultzaLaugarren industria-iraultza edo industria 4.0, 2010eko hamarralditik aurrera zabaldutako garapen industrialaren ustezko aro berria da, digitalizazioa ekoizpen-arlora bideratu eta zabaldu egiten duena, enpresetan ekoizpen-prozesuak guztiz malgutu, interkonektatu eta…