Berotegi-efektuko gasak berotegi-efektua eta ondorioz Lurraren atmosferako tenperatura handitzea eragiten duten gasak dira, eguzki erradiazioa harrapatu eta noraide guztietara igortzen dutenak. Berotegi-efektu gas nagusiak lurruna, karbono dioxidoa, metanoa, nitrogeno-oxidoa eta ozonoa. Gas horien kantitatearen handitzea, gizakiaren jarduera industrialaren ondorioz, berotze globalaren eragile nagusia da; esaterako, 1750 urtetik karbono-dioxidoa 280 milioiko partetik 400dik gora milioiko partera igo da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gas de efecto invernadero.
Loturiko artikuluak
Tenperatura-alderantzikatzea (alderantzikatze termikoa)Tenperatura-alderantzikatzea edo alderantzikatze termikoa, egoera antiziklonikoetan, hots, haize gabeko egoera atmosferiko egonkorretan, lurretik gertu dagoen aire geruza, maizenik 200-300 metro bitartekoa, gaineko geruza baino nabarmen hotzagoa denean gertatzen…
Tenperatura atmosferikoa (airearen tenperatura)Tenperatura atmosferikoa atmosferan edo aire zabalean une jakin batean tenperatura, hots, egiten duen hotz edo beroaren neurria. Airearen tenperatua altitudearen, presio atmosferikoa eta hezetasunaren mendean dago, besteak beste.…
Berotegi-efektuaBerotegi-efektua edo negutegi-efektua atmosfera bateko gas batzuek eguzki-erradiazioa harrapatu eta berriz ere norabide guztietan igortzean atmosferan gertatzen den tenperatura igotzea da. Gas horiek gabe, eguzki erradiazio guztia kanpo…