Beiratea leiho bat ixten duen kolore anitzeko beirazko azalera da, elkarri itsatsitako beira-pusketak bateratuz osatzen dena, haietan margotuz edo haien kolore desberdinekin irudi bat osatu eta eguzkiaren argia ematean efektu liluragarria sortzen duena. Bereziki, estilo gotikotik aurrera erabilitako arkitektura-elementua izan zen, gehienbat eliza eta katedraletan.
Beste hizkuntzetan: frantsesez, vitrail; gaztelaniaz, vidriera.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Kolore-sortaKolore-sorta edo sorta kromatikoa, gama kromatikoa ere deitua, arte edo sorkuntza-lan bateko koloreen multzoa da. Bi motako kolore-sortak daude: sorta harmonikoak, aukeratutako koloreek ezaugarri bat partekatzen dutenean; eta…
Kolore osagarriakKolore osagarriak edo aurkako koloreak zirkulu kromatikoaren aurkako kokapenetan dauden kolore bikoteak dira, haiek nahastuz gero, betiere proportzio berdinetan, zuria, grisa edo beltza sortzen dutenak.