Beherapenak, deskontuak edo promozio-prezioak saltoki batek aldi labur batean produktu edo zerbitzu baten prezio erreala murriztu eta salmentak gehitzeko merkataritza-eskaintza da. Aldi labur baterako izanda, eskasia edo aprobetxatu beharraren sentsazioa pizten da bezeroarengan, erostera bultzatuz horrela. Beste alde batetik, prezioa produktu baten balioaren osagai nagusietako bat izanik, prezioaren murrizketak produktuaren balioa gehitu eta bezeroa erakarri egiten du. Dena den, aldi labur baterako ekintza dela esan behar da, epe luzera irabazi-marjinak kaltetu eta salmentak jaitsiarazi ere egin ditzakeelako. Promozio-prezio iraunkorrak interes-eza eta asperdura ere sorrarazten ditu bezeroarengan. Beherapen eta promozio-prezioen adibideak dira, "gaur %20ko deskontua", "ordaindu bat eta eraman bi" eta "Eguberrietako eskaintza berezia" gisako eskaintzak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zirkuitu laburra edo kanal motza (merkataritza)Zirkuitu laburra produktu eta zerbitzuen ekoizleak kontsumitzaileengana hurbiltzen dituen banaketa sistema da, beraien artean ahalik eta bitartekari gutxien ezarriz, zentzu hertsian bat bakarra. Hurbiltasuna eta ekoizle eta kontsumitzaileen…
Saldoak edo salgai-hondarrak (merkataritza)Merkataritzan, saldoak edo salgai-hondarrak zaharkituak, aspaldikoak, modan ez izan edo akatsen bat izateagatik prezio merkean ezartzen diren salgaiak dira. Ikus, gainera Beherapenak Merkealdiak
MerkealdiakMerkataritzan, merkealdiak saltokiek gehienetan jantziak eta denboraldiko beste produktuak udaberri-uda edo udazken-negu denboraldian saldu ez izanagatik haiei irteera emateko ezartzen dituzten prezio berezien aldiak dira, gehienetan denboraldi berriak…