Batzar sortzailea merkataritza-sozietate bat (hala nola, sozietate anonimoak eta kooperatibak) edo bestelako baltzu edo elkarte sortzerakoan bazkideek egiten duten lehen batzarra da, non sozietatearen estatutuak, zuzendaritza-organoak eta kapital-ekarpenak zehazten diren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, asamblea constitutiva.
Loturiko artikuluak
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.
Funts sozialaEspainiako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, funts soziala merkataritza-xedea ez duten sozietateetan, hala nola irabazi asmorik gabeko elkarteetan eta fundazioetan, bazkideek egin dituzten ekarpenen multzoa eta horri dagokion 101…
Kapital soziala (soziologia)Agian, kapital soziala enpresaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Soziologian, kapital soziala talde, komunitate, erakunde edo gizarte bateko kideen artean sortzen diren harreman eta interakzio sendo eta iraunkorren multzoa…