Batzar kolonialak


KategoriakHistoria

Batzar kolonialak Hamahiru Kolonietako organo legegileak izan ziren, XVII. mendetik 1783. urtean kolonia horiek Ameriketako Estatu Batuak sortzeko independentzia lortu zuten arte. Batzar kolonialekin batera, erregearen gobernadorea zegoen agintaritza politikoan, bien artean kolonien gobernua aurrera eramateko. XVIII. mendearen lehen erdialdean, Batzar Kolonialen eta gobernadorren arteko harremana osa izan izan zen, "arduragabetasun mesedegarriaren garaia" garatuz horrela bereziki Hamahiru Koloniek Britainia Handiari ekartzen zioten etekina dela-eta. XVIII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, ordea, harremanak gaiztotzen joan ziren Britainia Handiak ezartzen zizkien zergak direla-eta; azkenean, kolonien eta metropoliaren arteko gatazka Tearen Matxinadarekin lehertu zen, Amerikar Iraultzaren eta Ameriketako Estatu Batuen jatorritzat har daitekeena.

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.