Batezbesteko koadratikoa aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuak karratura jaso (hortik koadratiko), karratu horien batezbestekoa kalkulatu eta azken emaitza honen erroa emanez kalkulatzen dena da. Hau da horren formula:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[K=\sqrt{\cfrac{\sum_i x_i^2}{n}}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-85827624d6de2bd54988d38cfd9a0024_l3.png)
Bereziki batez besteko erroreak kalkulatzeko erabiltzen da, erroreak karratura jasoz, hasirko errore positiboak eta negatiboak konpentsatu ez daitezen. Karratuen batezbestekoa kalkulatuta, horien erroa kalkulatzen da, karratura jasotzearen efektua deuseztatzeko.
Estatistikan hainbat aplikazio ditu: adibidez, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetiko sinplerako desbideratzeen batezbesteko koadratikoa baino ez da; parametro edo balio ezezagun bati buruzko egiten diren estimazioen doitasun-neurri gisa ere erabiltzen da, batez besteko errore koadratikoa kalkulatzeko alegia.
Batezbesteko koadratikoa batezbesteko orokortu deitzen den batezbestekoen formula orokor baten kasu partikularra da, hain zuzen ere
denean:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\overline{x}(m)= \left( \frac{1}{n} \sum_{i=1}^n x_i^m \right)^{\frac{1}{m}}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-33706e40157dc067f46ed069ee1341f9_l3.png)
Beste hizkuntzetan: ingelesez, quadratic mean; gaztelaniaz, media cuadrática.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Esperantza matematikoa (itxaropen matematikoa)Esperantza matematikoa, itxaropen matematikoa, esperotako balioa edo itxarondako balioa, zorizko aldagai baten batez besteko balioa da, balio posible guztiak dagokien probabilitatearen arabera haztatuz kalkulaturik. Izenak adierazten duen bezala,…
Puntuazio diferentzialakEstatistikan, puntuazio diferentzialak aldagai estatistiko bateko balioei batezbesteko aritmetikoa kentzean sortzen diren balioak dira: [latexpage] $d=x-\overline{x}$.
Batezbesteko higikorra (batezbesteko mugikorra)Estatistikan, batezbesteko higikorrak edo batezbesteko mugikorrak denborazko serie bateko balio kopuru jakin bati aplikatzen zaion batezbesteko aritmetiko bat da, kopuru horretan sartzen diren balio-multzoak teilakatzen edo lerratzen doazela.…