Baterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua, ekoizpen bakuna ez bezala, ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu ezberdinak, koproduktu izenekoak, eta azpiproduktuak eskuratzen dituen produkzio-sistema da. Adibidez, baterako ekoizpena gertatzen da petrolio-birfindegi batean, non petrolioa lehengai nagusitzat hartuz, gasolina, gasoila, kerosenoa eta bestelako produktu kimikoak eskuratzen diren aldi berean, horretarako instalakuntza berdinak erabiliz eta langileak produktu ezberdinekin lan eginez; upategi batean ere baterako ekoizpena gertatzen da, mahatsetik jateko mahatsa, ardoa, ozpina eta beste produktu batzuk batera eskuratu daitezkeelako; oiloen hazkuntza ere baterako ekoizpen sistema da, arrautzekin batera azkenean oiloen haragia, lumak, eta horien gorotzak ere (ongarri gisa erabil daitezkeenak) ekoizten batira, arrautzak eta haragia koproduktuak eta ziur aski lumak eta gorotzak azpiproduktu direlarik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, producción conjunta.
Loturiko artikuluak
Kadentzia (ekoizpena)Enpresa eta lantegietan, kadentzia muntaketa-kate bateko ekoizpen-abiadura da, bereziki serieko ekoizpenean erabiltzen dena. Ekoizpen-unitateak funtzionamendu orduekin zatituz kalkulatzen da. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena Botila-lepoa (ekoizpena)
AzpiproduktuakAzpiproduktuak enpresak izatrez eskuratu nahi ez baina ekoizpen-prozesuaren ondorioz ezinbestean sortzen diren materialak dira, hala nola egurraren txirbila edo abelgorrien adarrak eta larrua, behitegi batean. Produktu nagusi batekin…
Ekoizpen-lerroaKate-ekoizpenean, ekoizpen-lerroa edo produkzio-lerroa ekoizpena garatzen duten pausoen sekuentzia lineala jarraituz burutzen den ekoizpen-kateetako bakoitza da, hartan zehar behar diren baliabideak behar den ordenan jarriz ezarriz eta antolatuz.