Kontabilitatean, aktibo baten balio berreskuragarria, arrazoizko balioa eta erabilerako balioa alderaturik, bietatik handiena da. Aktibo baten kontabilitate-balioarekin alderaturik, kontabilitate-balioa gehiegizkoa den ezartzeko erabiltzen da, eta, hala balitz, dagokion narriaduragatiko galera kontabilizatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor recuperable de un activo.
Loturiko artikuluak
Likidazio-balioaLikidazio-balioa enpresa bateko aktiboak une jakin batean salduz eskuratuko litzatekeen diru-zenbatekoa da. Bereziki enpresa bat desegitean erabiltzen den kontzeptua, aktibo guztien salmentarekin eskuratutako dirua zorrak ahal den neurrian…
Aktibo baten erabilerako balioaEz nahastu erabilera-balioaren kontzeptuarekin. Enpresako ekonomian, aktibo baten erabilerako balioa aktibo batek etorkizunean sortuko dituen kutxa-fluxuen balio eguneratua da, arriskurik gabeko eguneratze-tasa batez, jardun normal batean eta kutxa-fluxu…
Kontabilitate-balio doituaKontabilitate-balio doitua enpresa baten balorazioa egiteko modu bat da, aktibo eta pasiboen kontabilitate-balioa merkatu-baliora doituz zehazten duena, ondoren aktiboak ken pasiboak eginez, enpresaren balio osoa kalkulatzeko. Beste hizkuntzetan:…