Baikortasun teknologikoa, batzuetan utopismo teknologikoa eta soluzionismo teknologikoa ere deitua, teknologiaren garapenak eta horren erabilerak arlo guztietan gizarteko arazoak konpondu eta gizartearen aurrerapena ziurtatzen dutela baieztatzen duen diskurtsoa da. Horren aurka ezkortasun teknologikoa dago, fatalismora heldu gabe, teknologia panazea ez dela baieztatu eta teknologiaren arriskuei buruz ohartarazi duena. Aldi berean, ikuspegi ezkorrak teknologia berez ez dela ona, ezta txarra ere, aldarrikatzen du eta ildo horretatik teknologiaren erabilerari erreparatu behar zaiola azpimarratzen du. Historian zehar badira argi eta garbi utopismo teknologikoa kolokan jartzen duten egoerak, hala nola energia nuklearraren arriskuak eta erabilera armamentistikoa, petrolioaren industriak eragindako kutsadura eta digitalizazioak eragiten duen energia eta materialen kontsumo itzela, klimaren eta baliabideen iraunkortasunaren aurka.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Neutraltasun teknologikoaNeutraltasun teknologikoa edo neutralitate teknologikoa estatuek teknologia guztiak aukeratuak eta erabiliak izateko maila berean jartzen dituen printzipio arautzailea da, pertsoan eta erakundeei une batean nahiago duten teknologia aukeratu…
Dependentzia teknologikoaDependentzia teknologikoa, mendekotasun teknologikoa edo menpekotasun teknologikoa enpresa, sektore edo herrialde batek berez teknologia, bereziki teknologia puntakoa edo aurreratua, garatu eta aplikatzeko gai ez denean gertatzen den egoera…
Teknokrazia (teknokratak)Teknokrazia estatu modernoetan adituek, teknokratek alegia, duten eragina eta indarra adierazteko erabiltzen den terminoa da, haien diskurtso tekniko eta zientifikoek politika eta gizarte arloetan nagusi bilakatzen direnean, ordezkari…