Aro Digitala edo Informazioaren Aroa XX mendearen bukaera aldera hasitako aldi historikoa da, ezaugarritzat duena arlo ekonomiko eta sozial guztietan informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen erabilera masiboa, digitalizatutako…

Aztarna digitala edo arrasto digitala pertsona edo erakunde batek Interneteko jardueran egin dituen interakzio guztien multzoa da, hala nola bilaketak, nabigazio historialak, sare sozialetan sortutako profilak, komunikazioak eta dokumentu igoerak, haiek burutu ondoren erregistraturik geratzen direnak. Pribatutasunarekin loturiko arazoak sorraratzen duen arrastoa da, erabiltzaileak maiz informazio hori noren eskutik, nola eta zertarako erabiltzen ez dakielako. Beste batzuetan, erabiltzaileak sare sozial batean profil pertsonala osatu eta azkenean sare horretan jarduteari utzi nahi badio ere, sare sozialaren konfigurazioak bere nortasun pertsonalari buruzko arrasto pertsonalak uzten ditu.
Orokorrean, aztarna digitalaren informazioa marketin ikerketaren erabiltzen da, webguneak gure jokabide eta preferentzien berri duelako aztarna digitalaren bitartez. Aztarna digitala negozioa ere bada, guk utzitako arrastoari buruzko informazioa saldu egiten delako askotan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, digital footprint; gaztelaniaz, huella digital.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.