Autokartera edo autozorroa enpresak dituen bere akzio edo partaidetza propioak dira, enpresarenak berarenak. Orokorrean, debekatu edo mugatu egiten den praktika da, enpresak bere akzio propioak erostean, bazkideen ekarpenen itzulketa egiten baitu finean, kapitala gutxituz eta enpresaren egonkortasuna kolokan jarriz. Beste alde batetik, hartzekodunen aurkakoa ere bada, kapitala gutxitzen denez, enpresa deskapitalizatu eta haientzako bermerik gabe uzten delako. Espainian, sozietate anonimoek akzio guztien portzentaje jakin bat baino ezin dute eduki autokartera moduan, eta sozietate mugatuetan autokartera denbora jakin baterako baino ezin da eduki.
Loturiko artikuluak
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
Enpresa subsidiarioakEnpresa subsidiarioak enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haietan dituen kapital-partaidetzen bitartez, baina autonomia eta independentzia dutenak kudeaketa mailan, enpresa filialetan ez bezala.
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak sozietate matrize deitzen den beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo…