Aurrezteko joera marjinala familia batek errentatik aurrezten duen diruaren zenbatekoa da, proportzio moduan adierazita, errenta-maila bakoitzeko. Adibidez, errenta-maila baterako aurrezteko joera marjinala 0.4 bada, familiak jasotzen duen errenta osotik %40 aurrezten duela esan nahi du. Aurrezteko joera marjinala gehi kontsumitzeko joera marjinala 1 da.
Loturiko artikuluak
Kostu marjinalaKostu marjinala produktu edo zerbitzu baten unitate gehigarri bat eskuratzeak dakarren kostu gehigarria da (ikus, gainera, unitateko kostua). Kontzeptu garrantzitsua mikroekonomian, kostu finkoarekin, aldakorrarekin eta batez besteko kostuarekin…
Analisi marjinalaEnpresan, analisi marjinala erabakiak hartzeko irizpide bat da, zeinaren arabera baliabide edo ekintza baten kostu gehigarriak sorrarazten duen etekin gehigarria neurtzen den. Etekin gehigarria kostu gehigarria baino handiagoa…
Kontsumitzeko joera marjinalaMakroekonomian, kontsumitzeko joera marjinala edo kontsumorako joera marjinala errenta erabilgarriaren unitate bateko gehikuntza baten ondorioz gertatzen den kontsumoaren gehikuntza da. Ohiko erlazio lineal batean, non [latexpage] $K=K_o+kY, $K_o$…