Aurresana edo predikzioa geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak, eta teknika kualitatiboak, hala nola adituen panelak (ikus, Delphi metodoa), non adituen iritzi subjektiboak jaso eta ebaluatzen diren etorkizuneko gertaera bati buruz. Edonola ere, aurresanak aurreikuspenetatik bereizi behar dira: aurresanetan etorkizunean izatekoa den gertaera bat besterik gabe aurreratzen den bitartean; aurreikuspenetan, fenomeno bati buruzko informazioa era zabalagoan aurreratzen dira, horrekin batera gertaera horretan eragiteko neurriak hartuz (adibidez, biharko tenperatura aurresan egiten da, baina datorren urteko salmentak aurreikusi egiten dira, salmenta horietan eragin dezakegunez).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, prediction; gaztelaniaz, predicción.
Aipuak
- "Etorkizuna aurresateko mode onena hura asmatzea da." - Alan Kay
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Delphi metodoaDelphi metodoa hainbat adituk gai jakin bati buruz emandako iritzietan oinarrituz kontsentsuzko informazioa jasotzeko prospektibarako prozedura da. Prozeduaren ezaugarri nagusiak dira iritziak txanda batzuetan zehar jasotzea (hiru, gehienetan),…
Eszenatokiak (prospektiba)Agian, arte eszenikoen testuinguruan, agertokiari buruz bilatzen ari zinen. Prospektiban, eszenatoki, eszenario edo agertokia estatu, eskualde, erakunde edo orokorrean sistema batean elkar loturik dauden aldagaiei buruzko aurresan-multzo egituratu…
Prognosia, pronostikoaPrognosia edo pronostikoa (prognosis antzinako grezierazko πρό- , pro-, "aurretik", eta Γνωσις, gnosis, "jakintza", hitzetatik) zerbaiti buruz egiten den aurresana da. Bereziki medikuntzan erabiltzen da, gaixotasun batek izango duen ustezko bilakaerari…