Aurreordainketa zerbitzu bat kontsumitu baino lehen, bereziki telekomunikazioen arloan, aldez aurretik egiten den ordainketa da, zerbitzu hori gehienezko muga bateraino erabiltzeko aukera ematen duena, eta muga hori gaindituta zerbitzua erabiltzen jarraitzeko aukerarik ematen ez duena. Maiz, txartel kodifikatu edo elektroniko batekin batera (aurreordainketa-txartela izenekoa) eskuratzen da zerbitzua erabiltzeko aukera, ordainketa egin ondoren. Kontratu bidezko ordainketa edo harpidetzaren alternatiba gisa eskaini ohi da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prepago.
Loturiko artikuluak
Harpidetza (negozio-eredua)Agia, harpidetza finantza alorrean bilatzen ari zinen. Harpidetzan oinarritutako negozioan, bezeroak diru kopuru bat ordaintzen du aldiro enpresak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko. Bereziki produktu kulturalen alorrean…
Harpidetza (finantzak)Agian harpidetza negozio-ereduaren adieran bilatzen ari zinen. Finantzetan, harpidetza pertsona edo erakunde batek balore-tituluen kopuru jakin bat (akzioak, bonoak, jesapenak, ...) eskuratzeko sinatzen duen kontratua eta horren ondorioa…
Negozio-eredua (negozio-modeloa)Negozio eredua edo negozio modeloa enpresa baten errepresentazio edo irudikapen laburra da, eskaintzen diren produktuak eta zerbitzuak definitu, bezeroekiko harremanak zehaztu eta balio erantsia nola sortu eta mozkinak…