Aurrekontua edo aitzinkontua garatu beharreko proiektu bateko gastu edo diru-irteeren aurreikuspena da, maiz proiektu horretan aurreikusten diren diru-sarrerekin batera osatzen dena (ikus, gainera, inbertsio-proiektu).. Maiz, aurrekontuak ekitaldi ekonomiko bati buruz loturik agertzen dira (2020ko aurrekontuak esaten da, esaterako), eta hartan enpresak ekitaldian zehar espero dituen diru-sarrera eta gastuak zehazten dira, defizita edo superabita aurreikusiz.
Enpresak partikularrekin dituen harremanetan, aurrekontuak lan edo zerbitzu baten ordainsarien aurreikuspena da (adibidez, enpresa batek partikular bati sukalde berritzeko proiektu bat burutzeko zenbat kobratuko dion zehazten duena). Kasu horietan, aurrekontua loteslea da, hau da, behartu egiten du lana egiten duenari bezeroari aurrekontuan jartzen duen prezioa kobratzeko, aurreikusi gabeko lanak egin ez diren kasuetan ezik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, budget; gaztelaniaz, presupuesto.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aurrekontu defizitaAdministrazio publiko jakin batean edo horien osotasunean, aurrekontu-defizita gastuak sarrerak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera da, gastuei sarrerak kenduz zehaztu eta kalkulatzen dena. Administrazio publikoen osotasunari buruzkoa…
Defizita eta superabitaEkonomian, defizita gertatzen dela esaten da diru sarrerak, zentzu zabalean, irteerak baino handiagoak direnean. Superabita berriz, sarrerak irteerak baino handiagoak direnean gertatzen da. Defizita eta superabita ez dira galera…
Aurrekontu-kredituaAurrekontu-kreditua aurrekontu publiko batean aurreikusita dagoen gastu jakin eta zehatz bat burutzeko ezartzen den diru-hornidura da, gastu hori finantzatzeko baino erabili ezin daitekeena. Ezarritako aurrekontu-kreditua printzipioz finkoa den…