Aurrekontu publikoa erakunde publiko batek hurrengo ekitaldi baterako aurreikusten dituen sarrerak eta gastuak zehazten dituen agiria da, Ogasun sailak osatu eta kontrolatzen duena. Gastuak sarrerak baino handiagoa direnean, defizit publikoa dagoela esaten da; eta alderantziz, superabita; gastuak eta sarrerak berdinduta daudenean, aurrekontu-oreka dagoela esaten da. Aurrekontu publikoen eraketak eta onespenak araudi zorrotzei jarraitu behar diete. Izan ere, aurrekontu publikoetan hiritarrek estatuari emandako dirua nola gastatzen den erabakitzen da, zerbitzu publikoak, egin beharreko lanak eta inbertsioak zeintzuk izango diren; hori dela eta, aurrekontu publikoen zehaztapena garrantzi politiko handiko gaia da, eta hartan islatzen dira agintean dagoen edo gehiengoa duen indar eta eragile politikoen asmoak eta nahiak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, presupuesto público.
Loturiko artikuluak
Aurrekontu-kredituaAurrekontu-kreditua aurrekontu publiko batean aurreikusita dagoen gastu jakin eta zehatz bat burutzeko ezartzen den diru-hornidura da, gastu hori finantzatzeko baino erabili ezin daitekeena. Ezarritako aurrekontu-kreditua printzipioz finkoa den…
Harreman publikoakHarreman publikoak erakunde batek beste erakunde eta pertsona fisikoekin garatzen dituen harreman eta komunikazioak modu estrategiko batean garatu eta gauzatu egiten dituen funtzioa da, elkarrekiko adeitasunetik abiatuta eta…
Aurrekontu oreka (aurrekontu orekatua)Aurrekontu-oreka aurrekontu batean sarrerak eta irteerak edo gastuak berdindu egiten diren egoera finantzarioa da, defizit edo superabitik sortu gabe. Aurrekontuan oreka dagoenean, aurrekontu orekatua dagoela esaten da. Egoera…