Aurrekontu-luzapena legebiltzar edo bestelako erakunde batek hurrengo ekitaldirako aurrekontu bat onartzeko beharrezkoa eta nahikoa den gehiengoa lortzen ez duenean gertatzen den egoera da, halako moldez non aurreko aurrekontua beste ekitaldi baterako luzatzen denm, gastu eta diru-sarreren ataletan funtsezko aldaketarik egin ezin daitekeela. Horrela, gobernu-programa bat garatzeko ahalmena nabarmen murrizten da, gobernua egoera ezegonkorrean utziz horrela.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prórroga presupuestaria.
Loturiko artikuluak
Aurrekontu-saldoaAurrekontu-saldoa, positiboa edo negatiboa, normalean estatuari edo horren administrazio publiko batez mintzatuz, aurrekontu batean ezarri diren diru-sarreren eta gastuen arteko aldea da. Gobernuaren zerga-politikaren, gastu publikoko politiken eta…
Aurrekontu publikoakAurrekontu publikoa erakunde publiko batek hurrengo ekitaldi baterako aurreikusten dituen sarrerak eta gastuak zehazten dituen agiria da, Ogasun sailak osatu eta kontrolatzen duena. Gastuak sarrerak baino handiagoa direnean,…
Aurrekontu-murrizketaAurrekontu-murrizketa da aurrekontu baten guztizko zenbatekoari edo partida jakin batzuei aplikatu beharreko gutxitzea. Normalean, aurrekontuan aurreikusitako jarduerak garatzeko baliabide gutxiago edukitzeagatik izaten da; aurrekontu publikoen kasuan, gastu publikoa…