Aukera-leihoa edo, euskara jatorrean, abagunea edo egokiera, zerbait arrakastaz garatu eta burutu daitekeen denbora-tartea da. Esamoldea ingelesezko window of opportunity lokuzioaren mailegua da, eta bereziki arlo teknikoan erabiltzen da, hala nola espazio-ontzi bat arrakastaz abiarazteko egunen multzoa, lantegi batean mantenu-lana egin ahal izateko egun posibleak, hauteskundeetarako deialdia egiteko epea eta langile batek oporrak har ditzakeen egunak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ventana de oportunidad.
Loturiko artikuluak
Abertsioa (orokorra)Abertsioa (latinezko aversio hitzetik, "aldentzea", vertere, "jiratu" hitzetik) edo, zehatzago, zerbaitekiko abertsioa, zerbait horrek eragiten duen atzerakoa, higuina edo intolerantzia da, zerbait hori saihestuz jokatzera eramaten gaituena. Beste…
Interes orokorra edo publikoaInteres orokorrak edo interes publikoak gizartearentzat edo komunitate jakin batentzat probetxugarri edo mesedegarri den horri egiten dion erreferentzia, interes partikularrekin kontrajarrita. Estatuaren jarduna eta zerbitzu publikoak justifikatu eta…
Likidezia-leihoaFinantzetan, likidezia-leihoak inbertsio-batean inbertitzaile batek dituen partaidetzak edo epe finkorako gordailu bateko dirua berreskuratzeko finantza-entitateak inbertitzaileari aukeran ematen dizkion denbora-tarteak dira. Likidezia-leihoekin loturik izan daitezke partaidetza edo gordailuko…