
Atlanteak, kariatideak ez bezala, gerritik gora baino ez dira irudikatzen batzuetan.Kredituak:Staro1
Atlanteak edo atlasak, telamoiak ere deituak batzuetan, gizon itxurako zutabeak eta erlaitza edo elementu arkitektoniko bat eusten duten gizon itxurako eskulturak dira. Kariatideen aldaera maskulinoa dira. Bereziki Antzinako Grezia eta Erromako arte klasikoan erabili ziren; ospetsuak dira garai hartako Zeusen Tenpluko atlanteak, egun horren aztarna batzuk baino geratzen ez diren arren. Izena Atlas figura mitologikotik dator, Zeusek zerua eustea agindu zion titanaren izenetik alegia. Horrela, ohikoa da atlanteak esfortzu edo indar handia eginez irudikatzea. Batzuetan, kariatideak ez bezala, gerritik gora baino ez dira zizelkatzen. Telamoi izena berriz, Telamon figura mitologikotik dator halaber, argonautetako bat.
Erromanikoan ere erabili ziren gizon itxurako zutaeak, baina orduan sosegua eta bakea irudikatzen zituzten. Atlanteen erabilera ohikoa izan zen halaber XVIII. eta XIX. mendeetako klasizismo arkitektonikoan, hala nola San Petersburgoko Museoan. Erretaula barrokoetan ere ohikoak dira, baina aingeru moduan irudikatuta.
Erreferentziak

Agrigentoko Zeusen Tenpluko atlante itzelen aztarnak, gaur egun.
Loturiko artikuluak
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
KariatideakKariatideak emakume itxurako eskulturak hieratikoak dira, zutabe edo euskarri moduan erabiliak Antzinako Grezian. Bereziki ezagunak dira Atenasko Akropoliko Erekteion tenpluko kariatideak. Horien jatorria ezezaguna bada, kondairak dio Greziako…