Asoziazio estatistikoa bi aldagai estatistikoen artean dagoen erlazio estatistikoa izendatzeko erabili ohi den esamoldea da. Adibidez, sexua gaixotasuna bat pairatzeko probabilitatearekin loturik badago, bi aldagaiak estatistikoki asoziaturik daudela esaten da. Asoziazioa eta korrelazioa batzuetan batera erabiltzen diren terminoak dira, sinonimoak bailiran, baina zentzu hertsian korrelazioa bi aldagaien artean dagoen erlazio lineala izendatzeko baliatu behar da, asoziazioa beste mota guztietako erlazio estatistikoetarako erabiltzen den bitartean.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Unitate estatistikoa (indibiduoa)Estatistikan, unitate estatistikoa edo banako estatistikoa populazio estatistiko bat osatzen duen elementuetako bakoitza da. Orokorrean, pertsonak edo izaki bizidunak direnean, indibiduo terminoa ere erabiltzen da populazioko elementu bakoitza…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea, estatistika deskriptiboa edo estatistika deduktiboa lagin bateko informazioa laburbiltzen duten diagramak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra…
Egozpen estatistikoaEstatistikan, inputazioa, egozketa edo egozpen estatistikoa (ingelesez, imputation) falta diren datuei (desagertutako datuak edo missing values) eta muturreko datuei (outliers) balio jakina esleitzeko metodoak dira, ondoren aplikatu beharreko teknika…