Estatistikan, askatasun-graduak edo askatasun-gradu kopurua probabilitate banaketa batzuen parametro bati ematen zaion izena da, hala nola khi-karratu banaketan (
izenarekin), Student-en t banaketan (
izenarekin) eta Snedecor-en F banaketan (kasu honetan bi askatasun-gradu kopuru daude, zenbakitzailearena eta izendatzailearena hurrenik hurren).
Jatorrian ordea, askatasun-gradu kopurua elkarrekiko independenteak diren aldagai edo datu kopuruarekin dago loturik. Adibidez,
datu multzo baterako, jakina da
bete behar dela; beraz, batezbesteko aritmetiko bat emanda, edonolako
asma ditzakegu, askatasunez, baina
-garren datua emanda etorriko zaigu,
bete behar delako; orduan batezbesteko aritmetiko sinpleak
askatasun-gradu dituela esaten da.
Loturiko artikuluak
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Inbariantzia (estatistika)Estatistikan, inbariantzia datuei egindako transformazioen ondorioz aldatzen ez diren estatistikoen propietatea da.
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea, estatistika deskriptiboa edo estatistika deduktiboa lagin bateko informazioa laburbiltzen duten diagramak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra…