Asilo eskatzaileak euren jatorrikoa ez den herrialde batera iritsi eta han babesteko errefuxiatu izaera eskatzen duten pertsonak dira. Beraz, legearen aldetik, asilo eskatzailearena behin behineko egoera da, herrialdeko agintariek pertsona horiei asiloa eman eta ondorioz errefuxiatu estatusa eman ala ez erabaki arte.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, demandantes de asilo.
Loturiko artikuluak
Prefetak eta suprefetakFrantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…
Nondik datoz errefuxiatuak?Errefuxiatuak gerran edo diktadura eta erregimen totalitarioen mendean dauden herrialdeetatik datoz, euren bizitzak arriskuan izan edota jazarpen politiko, etniko, erlijioso edo bestelakoa pairatzeagatik.
ErrefuxiatuakErrefuxiatuak edo iheslariak, gerratik edo euren herrialdetan pairatzen duten jazarpen edo indarkeriatik ihesi, beren bizitokitik alde egin (ikus: lekualdatze behartuak) eta beste leku batera babes bila iristen diren…