Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte klasikoen zerrendan dauden sei arteetatik haratago (arkitektura, eskultura, pintura, musika, dantza eta posesia) lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923)…

Parisko Notre Dameko hiru arrosa-leihoetako bat.
Arrosetoia edo arrosa-leihoa eliza gotikoek apaindu egiten duten forma zirkularreko leiho erlatiboki handia da, puntu zentral batetik abiaturiko habeen artean beiratez hornitua. Bereziki arte gotikoko elementuak diren arren, horien jatorria erromatar eraikuntzetan ohikoak diren okuluak dira. Arte bisigotikoan ere aurki daitezke arrosa-leihoen antzeko elementuak. Jatorrian, horien sinbologia eguzkiarekin loturik dago, formagatik nahiz argi emaile izateagatik.
Beste hizkuntzetan: frantsesez, rosace; gaztelaniaz, rosetón.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.