Arotz eta arozgintza hitzek lanbide desberdinak adierazten dituzte euskalkiaren arabera:
- Bizkaian eta Gipuzkoan, arotza zura lantzen duen pertsona da;
- Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian orokorrean, arotza errementaria da, burdina lantzen duena.
Bi kasuetan arozgintza arotzaren lanbidea da, zurgintza Bizkaian eta Gipuzkoan, eta errementaritza eta burdingintza, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
Loturiko artikuluak
Intrintsekoa eta estrintsekoaZerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
Iturengo arotzaIturingo arotza edo Iturengo arotza euskal abesti herrikoia da. Mikel Laboak eta Oskorrik ere horren bertsio famatuak egin zituzten. Hitzak Ituringo arotza, Erramun Joakin, haserre omen zaude zeren…