Arkhé


KategoriakFilosofia

Antzinako Greziar filosofian, arkhé filosofo presokratikoek maiz heldu zioten kontzeptu eta problema da; literalki arkhé hitzak printzipio edo jatorria adierazten du eta filosofo presokratikoek physis edo naturaren funtsari esan nahi zuten hori aipatzen zutenean. Physis delakoaren printzipio gisa, arkhé hitzak adiera zenbait ditu; alde batetik, unibertsoaren eta izaki guztien lehengaia eta osagaia da; bestetik, errealitatean gertatzen diren aldaketa guztien sorburutzat ere hartzen da. Era batera edo bestera, arkhé delakoa filosofo presokratiko gehienek hausnartu zuten problema izan zen: Tales Miletokoarentzat ura zen; Anaximandorentzat apeiron delakoa; Anaximenesentzat, airea; Heraklitorentzat, sua, aldaketaren sorburutzat hartzen zuena; Parmenidesentzat, izatea; Enpedoklesentzat, lurra, ura, airea eta sua; Anaxagorasentzat, nous delakoa eta Leuzipo eta Demokritorentzat atomoa.

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.