Aristokrazia pertsona gutxi batzuek, guztietatik ustez onenak direnek, zuzendutako gobernu-mota da. Hedaduraz, pribilegioak atxikizten dituzten pertsona gutxi batzuk osatzen duten taldeari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Grezian proposatu zen aristokrazia gobernu-mota gisa, Platonen eta Aristotelesen eskutik, monarkiaren (errege bakar baten gobernua) eta oligarkiaren (handinahi gutxi batzuen gobernua) gobernuaren eragozpenak ikusita.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
GerontokraziaGerontokrazia agintariak agure edo adineko pertsonak diren gobernu-sistema da, bereziki haien esperientzia eta jakituriagatik aukeratuak. Hedaduraz, agintari horien multzoari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Erromako senatua, esaterako,…
EliteakElitea (etimologiaz, "aukeratuak") gizartetik bereizten den goi mailako taldea da, bere interesen alde botere ekonomiko, politiko edo kultural handia bildu edota bere gaitasun, jakinduria edo beste ezaugarri bereziengandik…
TimokraziaTimokrazia Platon filosofoak bere Errepublika lanean aipatu eta aztertu zituen bost gobernu motetako bat zen, aristokraziaren eta oligarkiaren artekoa. Aristokraziatik eratorria, non agintariak bertutea eta jakinduria eta haiek…