Ariar arraza edo arraza ariarra (*arraza arioa) arraza kaukasiarreko azpiarraza bat den ustezko tipologia arraziala da, indoeuropar hizkuntzak dituzten herrietako jatorrizko populazioari dagokiona. XIX. mendean bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera egon zen indarrean. Hasieran, ordea, ariar arrazak tipologia fisikoari baino, jatorri etniko edo historiko jakin bati egiten zion erreferentzia. Adolf Hitler-ek ariar arraza garbiari Europako iparraldea jatorri duten populazioen ezaugarri fisikoak esleitu zizkion, ile horikoak, aurpegi luzea, sudur estua eta begi urdinak hain zuzen ere; eta bere ideologia supremazistako arraza gorentzat hartu zuen, nazismoaren printzipio nagusi gisa, pangermanismoa, Lebensraum izeneko proiektu espantsionista, arrazismoa eta bide batez juduen eta beste populazioen sarraskitzea justifikatzeko.
Loturiko artikuluak
ArrazializazioaArrazializazioa personei euren etnia edo jatorriaren arabera arraza bat esleitzeko prozesua da, horren arabera diskurtso, jarrera eta jokabideak eratzeko, estereotipoak eratuz eta haren kalterako diskriminazioak garatuz. Arrazializazioa arrazakeriarako…
PangermanismoaPangermanismoa germaniar herri guztien batasuna aldarrikatzen duen mugimendu nazionalista da. XIX. mendearen hasieratik garatu zen, gerra napoleonikoen testuinguruan, Prusiako estatua erdigune edo ardatz harturik eta Herder, Fichte, Hegel…
Arrazismoa (arrazakeria)Arrazismoa edo arrazakeria beste arraza edo etnia batekoak diren gizatalde eta pertsonenganako gutxiespen eta gorrotozko ideologia eta praktika soziala da. Finean, dominazio-sistema da, arraza diskriminazio-irizpidetzat hartzen duena. Hala ere,…