
Arbelezko xaflak. Kredituak: Vincent Anciaux.
Arbela lutitak edo oso ale txikiko arroka sedimentarioak prozesu metamorfiko arina jasatean, bereziki presio handia eta tenperatura ez oso altua, sortzen den arroka da. Bere ezaugarri nagusia foliazioa, hau da, arroka geruza homogenoetan banatzeko duen joera da. Foliazio-ezaugarri horri esker, arbela maiz erabiltzen da eraikuntzan, estalki moduan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pizarra.
Loturiko artikuluak
Hareharria (arroka)Hareharria harea- edo hondar-aleen konpaktazioz eta zementazioz sorturiko arroka sedimentario detritikoa da. Hareharriaren material detritikoa, hau da, hura osatzen duten ale, pikor edo arroka-zatiak, konglomeratuena baino txikiagoak dira,…
Granitoa (arroka)Granitoa arroka plutonikoa da, kuartzoz, feldespatoz, plagioklasaz eta mikaz osatua, ehundura pikortsuarekin, magma astiro solidotzean sortzen dena. Lurrazal kontinentalean nagusitzen den arroketako bat da, maiz erabilia eraikuntzan. Ikus,…
Konglomeratuak (arroka)Konglomeratuak material detritiko edo klasto gisa legarra eta hartxintxarra dituen arroka sedimentarioa da, zementazio-prozesu baten ondorioz sortutakoa, bereziki material detritikoa osatzen duten klasto horiek biribilduak direnean. Zehazki, konglomeratuak…