Antzinatea edo Antzinaroa idazketa eta horrekin batera gizarte konplexuak eratu zituzten zibilizazio eta lehenengo estatuen sorreratik Goi Erdi Aroaren hasierara arte, V. mendean Erromatar Inperioa desegin arte alegia, luzatzen den aro historikoa da. Antzinako Egipto zein Mesopotamiako zibilizazioak eta Antzinate Klasikoaren izenarekin ezagutzen diren Antzinako Grezia eta Erromatar Inperioaren garaiak biltzen ditu. Antzinatean garatu ziren filosofiak, asmakuntzak eta sistema sozioekonomikoak egun munduan nagusi den Mendebaldeko kulturaren oinarrian daude.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Antigüedad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Intrintsekoa eta estrintsekoaZerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen…
Koherentzia eta inkoherentziaDiskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…
Trokela eta trokelaketaTrokelaketa azalera lauko material batean zizailak, ebakiak, zuloak edo hutsuneak mekanikoki sortzeko ekintza da, trokel izeneko makina baten bitartez egiten dena. Trokelak bi elementu nagusi ditu: puntzoia zulatu…