Antolakuntzako ikaskuntza edo antolakuntza-ikaskuntza erakunde batean ezagutza sortu, garatu eta aplikatzeko antolakuntzarako paradigma bat da, ezagutza antolakuntzaren oinarri gisa hartu, ez soilik osagarritzat, eta erakundearen helburuak betetzeko tresna gisa baliatzen duena, bereziki berrikuntza, hobekuntza eta malgutasuna bultzatuz. Herbert Simon ekonomilariak eta James March soziologoak sortu zuten terminoa 1958ko Organizations liburuan, baina 1970eko hamarkadaren bukaeratik zabaldu zen bereziki. Indibiduoaren zein talde mailan sortzen den ezagutzan oinarritzen da, baina antolakuntzako ikaskuntza ezagutza horren instituzionalizazioa du kezka nagusitzat, ezagutza hori erakundean nola txertatu eta aplikatu alegia. Besteak beste, erakundearen komunikazio prozesuak eta hierarkiak aztertzen ditu, ikaskuntza hori bultzatu edo oztopatu dezaketen faktore gisa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, organizational learning; gaztelaniaz, aprendizaje organizacional.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza (definizioa)Ikaskuntza eragile adimendun batek kognizioa baliatuz inguruneari buruzko informazioa jaso eta ulertu, informazio hori prozesatu eta arrazoibideak baliatuz konklusioak ateratzeko prozesua da, ezagutza zabaldu, problemak ebatzi eta portaera…
Ikaskuntza polizentrikoaIkaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…
Berrikuntza (definizioa)Berrikuntza gailu, prozesu edo erakunde batean gertatzen den hobekuntza nabarmena da, aldez aurretiko asmo bati jarraiki garatua, berrikuntzaren gaitasunei esker. Berrikuntza ohikoena arlo teknikoan gertatzen dira, eta gero…