Animazio soziokulturala gizabanakoak elkartuz tokiko komunitateak osatu eta garatzeko ekimen eta jardueren multzoa da, gizartean komunitate horien rola eta partehartzea indartuz aisialdi nahiz hezkuntza arloetan, kritika, eztabaida eta aldaketa sozial eta politikoa sustatu asmoz, pluralismoan, elkarrizketa eta beste balio demokratikoetan oinarrituta. 1960ko hamarkadan garatzen hasi zen, herri hezkuntzaren eta helduen hezkuntzaren aldeko mugimenduekin batera, eta garrantzi berezia hartu du tokiko komunitateen kontzientzia eta ekimen sozial eta politikoa garatu behar den herrietan, emantzipazio kolektiboa eta demokrazia sustatze aldera.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Aisia eta aisialdiaAisia, pertsona batek bere denbora librean, hots, lanetik eta beste zeregin pertsonaletatik aparte garatzen dituen jardueren multzoa da, borondatez eta ordainsaririk gabe, atseden hartzeko, gozatzeko edo autorrealizaziorako. Jarduera…