Argazkigintzan eta zinemagintzan, angulazioa edo ikusizko angelua kamararen eta filmatu nahi den objektuaren mailaren artean dagoen angeluaren ezarpena da, plano jakin bat sortze aldera. Angulazio mota hauek bereizten dira:
- normala, objektua eta kamara maila berean daudenean
- pikatua, kamara objektua baino gorago jartzen denean, objektua goiko angelu batetik ikusarazteko;
- kontrapikatua, kamara objektua baino beherago jartzen denean, objektua behetik ikusarazteko;
- zenitala, kamara objektuaren bertikalean jartzen denean, goitik ikusarazteko.
Loturiko artikuluak
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
Zazpigarren arteaZazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte klasikoen zerrendan dauden sei arteetatik haratago (arkitektura, eskultura, pintura, musika, dantza eta posesia) lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923)…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…