Hiriko geografian, txinatar auzoak munduko hiri handietan txinatar jatorriko gizataldeak biltzen dituen auzoak dira. Txinatarrek antzinatik izan dute joera emigratzeko, eta hala XVI. mendetik aurki daitezke Asia Hegoekialdeko…

Aldekona baserria Angiozarren. Indalezio Ojangurenen argazkia.
Angiozar Bergarako auzoa da, herrigunetik 5km ingurura, Angiozar errekaren ibarreko muino batean kokatua. Landako auzoa izan arren, hiri itxurako etxeak ditu. Bere lurraldeak Bizkaiarekin egiten du muga mendebaldean. Auzoaren lehen erreferentzia historikoak 1050 urtekoak dira, Paterniti izenez ezagutzen zen populazio-gune gisa. Historikoki, Elgetako herriari atxikia agertzen da XIV. mendetik gutxienez, garaiko agiri batek erakusten duenez. 1868 urtean Bergararekin lotzen zuen errepidea eraiki zen eta horrek Bergara herriarekiko harremanak sendotu zituen, 1927 urtean herri horretako auzo izatera pasa zen arte. Ondasun historiko nabarmenak dira San Migel eliza eta Beko kalea, harrizko zoladura atxikitzen zuena. Historian, errota batzuk ere egon ziren jardunean, baino gaur egun horien arrasto batzuk baino ez dira geratzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.