Anatozismoa (antzinako grezierazko ana, "berria", tokos, "produktu, interes", hitzetatik) kreditu, mailegu edo orokorrean zor bati buruzko interes edo korrituak garaiz ordaindu ez diren kasuetan, zenbateko eta korritu horiengatik korritu gehigarriak ordaindu beharreko obligazioa da. Hainbat herrialdetako ordenamendu juridikoetan jasotako aukera da.
Loturiko artikuluak
Interesak (korrituak)Interesa edo korritua dirua maileguan hartzeagatik, dirua beste bati denbora batez uzteagatik alegia, ordaindu beharreko prezioa da. Beraz, diruaren prezioa dela esan daiteke, dirua aldi baterako erabiltzeagatik. Hainbat kontsiderazio argudiatu…
KredituaKredituak, kreditu-kontuak, kreditu-lerroak, kreditu-polizak edo kredituko kontu korronteak ere deituak, gehienezko diru-kopuru bat kreditu-hartzaile baten eskura jartzen diren finantza-eragiketak dira, hartzaileak kopuru horretatik nahi duen dirua erabil dezan. Orokorrean,…
LukurreriaLukurreria dirua mailegatzeagatik gehiegizko interesa edo korritua ordainaraztea da. Zentzu ekonomikoa baino, zentzu moral eta juridikoaduen terminoa da. Hain zuzen, historian lukurreria gogor gaitzetsi den jokabidea da, bereziki…