
Hans Holbein Gazteak 1533an margotutako "Ebaxadoreak" lanean burezurra perpektiba anamorfikoan agertzen da.
Artean, anamorfosia (antzinako grezieratik hartutako ana, "alderanzketa"; eta morphe, "forma", hitzetatik) zerbaiten irudi itxuraldatu edo distortsionatua eta begi bistan antzemangaitza sortzeko perspektibaren teknikaren emaitza da, irudia bere egoera naturalean azaltzeko angelu berezi batetik edo azalera kurbo batean proiektatzea eskatzen duena. Anamorfosia sortzeko perspektibari perspektiba anamorfiko deitzen zaio. XVII. mendean azaldu zen terminoa lehen aldiz, baina XIV. eta XV. mendeetan garatutako perspektiba teknikei esker sortutako baliabidea da.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Akuarela edo urmargoaAkuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean…
KartogramakKartograma eskualde edo herrialdeetako datu estatistikoak mapa batean irudikatzeko mapak dira, datu estatistiko horiek eskualde edo herrialde horietan kolorez, puntuz edo diagramaz irudikatuz. Adiera hertsian, kartogrametan eskualde eta herrialdeko…