Psikologian, analisi transakzionala Eric Berne psikiatrak 1950-60 hamarkadetan garatutako terapia psikologiko mota bat da, hainbat teoriatan oinarritua (humanista, existentziala, psikodinamikoa zein kognitibo-konduktuala). Haren arabera, giza nortasunean hiru atal edo rol bereizten dira: heldua, aita eta haurra. Gure harremanak unean-unean aukeratzen dugun rolaren araberakoa da. Egoera ororo rol jakina dagokio, eta rol desegokia garatzen dugunean arazoak sortzen dira. Aitaren rola bereganatzen dugu jendea juzgatzen dugunean, haurraren rola sentimenduei jarraiki eta berehalakotasunezjokatzen dugunean eta heldu gisa arrazionalki jokatzen dugunean. Analisi transakzionalaren arabera, rolak ez genituzke automatikoki aukeratu behar. Analisi transakzionalak egoera bakoitzean rol egokiaz jokatzen laguntzen du: harreman eta egoera gehienetan, helduaren rola gomendagarriena den arrne, batzuetan aitaren rola ere egokia izan daiteke. Transakzioa pertsonen arteko harremanetako bakoitza da, rolen arteko trukaketa bat, eta rol horiek behar bezala egokitzen ez badira (adibidez, aita bezala jokatu eta besteak helduen arteko harremana espero duenean) gaizki ulertzeak, liskarrak eta bestelako arazoak sor daitezke. Psikoterapeutaren lana pazienteak bere rolaren ondorioak ulertu eta bere jokabidea modu kontzientean aldatzea da, rol egokia aukeratuz egoera bakoitzean. Psikoterapian ez ezik, analisi transakzionala coaching delakoan ere erabili da.
Loturiko artikuluak
Analisi diskriminatzaileaBanako elementuak aldez aurretik multzo jakinetan bildurik, aldagai kualitatibo bateko kategorien artean alegia, eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzailearen helburua banako elementu batek zein multzotan izango…
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
Rol complementarioEn psicología social, el rol complementario es aque rol social que se establece y ejerce en relación al rol ejercido por otra persona, dándole sentido y razón de…