Estatu konfesionala erlijio jakin bati lotzen zaion estatua da, erlijio hori ofizialtzat hartzen duena, bizitza sozial eta politikoko arlo guztiak eraginez. Estatu konfesionaletan, erlijio ofizialeko elizak edo hierarkiak…
Gizapedia
Kredituak:Abd_cb Commons
Ameriketako Estatu Batuak (AEB), Estatu Batuak izenarekin ere ezagunak, ingelesez United States of America (USA), bere lurraldeko zati handiena Ipar Amerikan duen herrialde bat da. Hedaduraz, munduko hirugarren handiena, Errusia eta kanada ondoren. Populazioz ere munduko hirugarrena da, Txina eta India ondoren. XX. mendetik munduko superpotentzia bat da, eta egun ahalmen teknologiko eta ekonomiko handienak eta armada boteretsuena dituen herrialdea da. 50 estatutan banaturik dago, horietatik 48 mugakideak, gehi Alaska, Ipar Amerikako iprraldean, eta Hawai, Ozeanian; horretaz, gainera Karibe itsasoan eta Ozeano Barean uharte batzuk biltzen ditu. Herrialde gisa, 1776 sortu zen, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean finkatutako kolonia britainairrek Britainia Handitik independentzia aldarrikatu zutenean. Hortik aurrera, XIX. mendean zehar, mendebaldera zabaltzen joan zen, koloniazio prozesu zabala garatuz, Ipar Amerikako mendebaldeko kostalderaino. Munduko lehen demokrazia modernoetako bat da, konstituzio batekin, botere banaketa zorrotzarekin eta ordezkaritza bidezko demokraziarekin. Bere hiriburua Washington, D.C. da, hiri garrantzitsuenak izanik New York City, Boston, Chicago, San Francisco eta Los Angeles. Bere dirua estatubatuar dolarra da.

Estatu Batuetako bandera. Izarrek estatu bana irudikatzen dute.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.