
Alcázar del Rey Don Pedro, Carmona herrian. Al-Alndaluseko lurraldeak mendean hartzean, alkazarrak kristau erregeen egoitza bilakatu ziren.
Iberiar Penintsulan, alkazarra Al-Andalusen, VIII.-XIV. mende bitartean, eraikitako jauregi gotortua da, alkazaba edo hiri harresitu (zitadela) bateko gune estrategiko batean kokatua, aldi berean defentsarako eta agintariak bertan bizitzeko eraikiak. Beraz, agintarien bizileku gisa ere eraikitzen den zitadela dela esan daiteke. Alkazarraren defentsaren arduraduna alkaidea (ez alkatea) zen. Famatuak dira Toledo, Segovia eta Sevillako alkazarrak. Kristau erresumetako erregeek hartu zituztenean, haien egoitza haietako hainbatetan finkatu zituzten.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
ZitadelaZitadela (italierazko cittadella, "hiri txikia") antzinako hirien barruan kokatutako gotorleku edo gaztelua da, kanpotik erasoa balitz, hiriaren defentsarako eta herritarren babeserako erabiltzen zena. Agintari politiko eta militarrenen egoitza…
AlkaideaAlkaidea (arabierazko, al artikulutik eta qaid izenetik, "buruzagia", "agintzen duena"; zer ikusirik ez du alkate, "epaitzen duena", eta Al-Qaeda, "Oinarria", hitzekin) bereziki Erdi Aroan eta musulmanen presentzia zegoen lurraldeetan,…