Alkaidea (arabierazko, al artikulutik eta qaid izenetik, "buruzagia", "agintzen duena"; zer ikusirik ez du alkate, "epaitzen duena", eta Al-Qaeda, "Oinarria", hitzekin) bereziki Erdi Aroan eta musulmanen presentzia zegoen lurraldeetan, alkazar, gotorleku edo gaztelu bateko defentsaren ardura zuen kargua zen, beste arloetako agintaritzarekin batera.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
AlkazarraIberiar Penintsulan, alkazarra Al-Andalusen, VIII.-XIV. mende bitartean, eraikitako jauregi gotortua da, alkazaba edo hiri harresitu (zitadela) bateko gune estrategiko batean kokatua, aldi berean defentsarako eta agintariak bertan bizitzeko…