Alegiak edo fabulak (latinezko fabula hitzetik, "kontakizuna") alegia edo fantasiazko kontakizun laburrak dira, irakaspen morala ematen dutenak bukaeran, ondorio gisa. Gehienetan, animaliak dira horien protagonistak, giza izaera hartuz, gizakiak dituen bertute eta akatsekin, eta bertute eta akats haiexek dira protagonista horien patua eragiten dutenak, onerako eta txarrerako, alegiaren ikaskizun edo irakaspena osatuz horrela.
Euskal Herriko alegialari edo alegien idazle ospetsua izan zen Felix Maria Sanchez de Samaniego arabarra (1745-1801).
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…