Bibliotekonomian, aleen xahupena edo, besterik gabe, xahupena, bilduma baten berrikuspen kritikoa da, ale bakoitzak liburutegiko bilduman egotea merezi duen ebaluatzen duena, bildumaren kalitatea bermatu eta horren irisgarritasuna ziurtatzeko. Ezezkoan, liburua xahutu eta bildumatik ezabatzen da. Hainbat irizpide daude xahupena garatzeko, horien artean CREW sistema da, argitarapen-data, liburua mailegatu edo kontsultatu gabeko urte kopurua (mailegatu ezin den kasuetan X jartzen da) eta alea zaharkitua, bildumarako desegokia, erabili edo maiztua, eskasa, ... den (IOUPI irizpideak) kontuan hartzen dituena. Xahupenerako plan bat ere garatu behar da, liburutegiaren publikoa, beharrak, liburuak gordetzeko espazioaren zabalkuntza eta xahutuko diren aleekin zer egin zehaztuko dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, purging, purge; gaztelaniaz, expurgo.
Loturiko artikuluak
Funtsa (liburutegiak)Bibliotekonomian, funtsa liburutegi batean biltzen diren liburu edo bestelako material idatzien bildumetako bakoitza da, jatorri (pertsona baten dohaintza, esaterako) edo gai (feminismoa, adibidez) berekoak. Gehienetan, liburutegiko leku fisiko…
Bilduma (liburutegiak eta artxibategiak)Bilduma liburutegi edo artxibategi batek dituen dokumentuen multzoa da. Bilduma batean jatorri edo izaera espezifikoa duten dokumentuak biltzen direnean, funts bat osatzen dutela esaten da. Argitalpengintzan, bilduma ezaugarri…
Dokumentuak (liburutegiak eta artxibategiak)Liburutegietan eta arxibategietan, dokumentua bere baitan informazio idatzi, grafiko, edo ikusentzunezkoa duen objektu fisiko edo fitxategi digital bat da, iraunkorra izateko egina, gizakiak irakurri, ikusi eta entzun edota…