Alderantzizko gela edo alderantzizko ikasgela, gela edo ikasgela iraulia ere deitua (ingelesez, Flipped Classroom) ikasgelaren eredu klasikoa baztertu, irakasleak ikasgelan informazioa transmititzea eta ikasleak etxean etxeko lanak egitea alde batera utziz, eta alderantziz etxean edukiak ikasi eta ikasgela ikaskuntza esanguratsua, aktiboa eta indibidualizatuagoa bultzatzeko erabiltzen duen irakaskuntza-ikaskuntza eredu alternatiboa da, horretarako ikasgelan ikasleen artean eta irakaslearekin sortzen diren harreman eta interakzioak baliatuz eta metodologia aktiboak erabiliz. Alderantzizko gela edo gela irauliaren metodologia 2007 urtean garatu zuten Jonathan Bergmann eta Aaron Sams irakasleak klaseak galtzen zituzten ikasleentzako materiala prestatu zutenean, ikasle guztiengana iristeko asmoarekin. Euren esperientzia Flip your Classroom: Reach Every Student in Every Class Every Day 2012ko liburuan plazaratu zuten.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, clase invertida.
Loturiko artikuluak
Alderantzizko logistika (itzulbideko logistika)Enpresan, alderantzizko logistika edo itzulbideko logistika ekoizpenean eta banaketan sortzen diren hondakinak, enpresak hauteman edo bezeroek itzulitako produktu akastun eta hondatuak eta prozesu horietan erabilitako ontzikiak eta bilgarriak…
Metodologia aktiboak (pedagogia aktiboa)Pedagogian, pedagogia aktiboa edo ikaskuntzarako metodologia aktiboak ikaslearen parte hartze aktiboa bultzatzen duten hezkuntza metodologiak dira, ikaslea informazioa jasotzen duen elementu hutsa delako ideia baztertu eta irakaslearekiko eta…
Ikasgela birtualaIkasgela birtuala irakasleak eta ikasleak elkarrekin bildu eta harremanetan jartzeko ingurune digital eta sistema informatikoa da, klaseak eta jarduerak birtualki, ingurune digitalean bertan alegia, garatzeko aukera ematen duena.…