Aldagai ekonomikoak egoera ekonomiko jakin baten elementu edo alderdi bat deskribatzen duten magnitudeak edo balioak dira, bai maila makroekonomikoan, ekonomia oso bati buruz, bai maila mikroekonomikoan, enpresa eta kontsumitzaile jakin batzuei dagokienez. Aldagai ekonomikoak dira, adibidez, langabezia-tasa, inflazio-tasa, BPGren hazkundea, maila makroekonomikoan; eta enpresa baten urteko salmentak eta familia baten hileko gastua, maila mikroekonomikoan. Aldagai ekonomikoak eredu ekonomikoen bidez lotzen dira elkarren artean, ekonomia baten funtzionamendua ezagutu eta aurresanak egiteko.
Aldagai ekonomikoen arteko bereizketa garrantzitsua da, alde batetik, denbora-tarte bati dagozkion fluxu-aldagaiak bereizten dituena (adibidez, salmentak), eta, bestetik, stock aldagaiak, denboraren une jakin bati dagozkionak (langabezia-tasa, adibidez).
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
Aldagai dikotomikoakAldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien…
Stock aldagaiak eta fluxu aldagaiakStock aldagaiak une zehatz bati buruzko aldagaiak dira, une jakin batean neurtzen direnak; hala nola, biztanleria edo automobil parkearen tamaina (2018ko abenduaren 31n, adibidez). Fluxu aldagaiak berriz, epe…