Aldagai azaldua, mendeko aldagaia edo aldagai dependentea ikertu edo aurresan nahi diren aldagaia da, kausa edo aldagai aske baten edo batzuen ondorio dena, aldagai haien eraginpean dagoena edo besterik gabe aldagai horiekin erlazionaturik dagoena (ikus, gainera, kriterio-aldagaia). Aldagai azaltzailea, aldagai askea edo aldagai independentea, berriz, aldagai azalduaren kausa dena da, hari buruzko aurresanak egiteko erabiltzen dena. Adibidez, pertsona baten altuera haren pisua aurresateko erabiltzen denean, altuera aldagai azaltzailea da, eta pisua aldagai azaldua, altuerak eragiten diolako pisuari, altuera baita pisua aurresateko erabiltzen dena, altuera kausa eta pisua ondorioa delako.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
Gehiegizko hilkortasunaGehiegizko hilkortasuna itxaron edo normaltzat hartzen den mailatik gora dauden heriotzen kopurua, aldi nahiz eskualde jakin batean. Orokorrean, gehiegizko hilkortasuna ezagunak diren hainbat arrazoirengatik izan daiteke, hala hola…
Kriterio-aldagaiaIkerketa batean, kriterio-aldagaia, aldagai kriteriala, irizpide-aldagaia edo irizpidezko aldagaia behatu edo neurtu den beste aldagai baten adierazle edo konfirmatzailetzat hartzen den aldagaia da, harekiko duen korrelazioaren bitartez. Testen testuinguruan,…